- Iraupena: 54 ordu
- Urtea: 2023
- Partaideak Perilan World + Oteitza Eskola Politeknikoa
- Industria 4.0 eta Fabrikazio Aurreratua
Proiektuaren azalpena
Proiektua osatzen duten piezen azterketa geometriko bat garatu ondoren, hauek fabrikatzeko prozesu egoki bat egin dugu Oteitzan. Ondoren bertako KONDIA HS-1000 fresagailua erabiliz, piezak eta bere utilajeak fabrikatu dira abiadura azkarreko teknologia erabiliz.
Piezek duten eginbeharra ikusita, tenplea eta iraoketa bat egin zaie beharrezko gogortasun mailara iristeko, 58 HRC hain zuzen. Eta geometria definitiboa lortzeko ONA etxeko Hari bidezko elektrohigadura makina erabili behar izan da, erreminta zirkularrekin egin gabe utzitako zatiak bukatzeko.
Egindako piezak hauek izan dira: Cuchilla_superior_1 (5 unitate), Cuchilla_inferior_1 (5 unitate), Yunque_1 (5 unitate), Formador_1 (3 unitate), Cuchilla_superior_largo (5 unitate), Formador_2 (3 unitate), Cuchilla_superior_larga_2 (5 unitate), Cuchilla inferior_2 (5 unitate), Yunque_2 (5 unitate), Formador_1_largo (3 unitate).
Zailtasun handienak, piezen tamaina txikia, beharrezko duten gogortasuna eta beraien diseinua izan dira.
Egindako atazak
- Piezen geometriak aztertu eta bakoitzaren prozesua definitu
- Utilajeak diseinatu
- Materialak prestatu (tenplagarritasun onekoak izan behar dute, F-521 kasu honetan)
- CAM programazioa egin
- Mekanizazio guztia burutu
- Tenplaketa eta iraoketa tratamendua eman
- Azken mekanizazioak egin Hari bidezko elektrohigaduran