4.0 monitorizazioa eta optimizazioa, sare-analizagailuen bidez, Izkan Componetesen CNC fabrikazio-prozesuan

Proiektuak mekanizatze tailer baten baliabideen erabilera aztertzea du helburu, makinak monitorizatuz horien erabilera-maila, prozesuko botila-lepoak eta hobekuntza-aukerak antzemateko.

Proiektuaren azalpena

Izkan Componentes SL enpresak, trenbide-sektorerako osagaiak fabrikatzen espezializatuta dagoenak, CNC fabrikazio-prozesua monitorizatzeko eta optimizatzeko proiektu baten beharra identifikatu du. Arratiako Zulaibar Lanbide Ikastegiarekin lankidetzan, mekanizazio-tailerreko baliabideen erabilera aztertu nahi dute.

Proiektuaren hiru helburu nagusiak hauek dira:

    • Makinen kontsumoa monitorizatzea.
    • Izkanen fabrikazio-prozesua optimizatzea.
    • Erabakiak hartzeko tresna bat izatea.

Helburua makinen erabilera-maila ebaluatzea da, prozesuaren optimizazio-maila zehazteko eta hobekuntza-marjinak eta botila-lepoak identifikatzeko.

Horretarako, energia-datuak koadroan erregistratzeko sare-analizagailuak instalatu, energia-kudeaketako moduluak ezarri eta lortutako informazioa monitorizatu nahi da.

Proiektuan erabili beharreko baliabide materialak enpresaren kontura izango dira.

Egindako atazak

Esteka

Lotutako proiektuak

Arlo teknologikoak