- Iraupena: Urte 1
- Urtea: 2025
- Izkan Componentes S.L eta ZULAIBAR Arratiako Lanbide Ikastegia
- Industria 4.0 eta Fabrikazio Aurreratua
Proiektuaren azalpena
Izkan Componentes SL enpresak, trenbide-sektorerako osagaiak fabrikatzen espezializatuta dagoenak, CNC fabrikazio-prozesua monitorizatzeko eta optimizatzeko proiektu baten beharra identifikatu du. Arratiako Zulaibar Lanbide Ikastegiarekin lankidetzan, mekanizazio-tailerreko baliabideen erabilera aztertu nahi dute.
Proiektuaren hiru helburu nagusiak hauek dira:
- Makinen kontsumoa monitorizatzea.
- Izkanen fabrikazio-prozesua optimizatzea.
- Erabakiak hartzeko tresna bat izatea.
Helburua makinen erabilera-maila ebaluatzea da, prozesuaren optimizazio-maila zehazteko eta hobekuntza-marjinak eta botila-lepoak identifikatzeko.
Horretarako, energia-datuak koadroan erregistratzeko sare-analizagailuak instalatu, energia-kudeaketako moduluak ezarri eta lortutako informazioa monitorizatu nahi da.
Proiektuan erabili beharreko baliabide materialak enpresaren kontura izango dira.
Egindako atazak
- Hardwarea instalatzea
- Dashboardaren garapena
- Instalazioa osorik ezartzea eta prest jartzea
Esteka











