Garabi bidez kargak igotzeko konpresio bidezko tresneria

“P3 Suministros de Proteccion” enpresaren behar izan bati erantzuna emanez, garabi bidez pisu handiak altxatu behar diren instalazioetan erabiliko den tresneriaren diseinu, elementu finitu bitarteko kalkuloak, eta tresneriaren prototipatua egin dira.

Proiektuaren azalpena

Enpresaren beharra konpresio bitartez lan egingo zuen tresneria baten diseinua eta elementu finitu bitartez 2000 kg-tako kargak segurtasun koefiziente determinatu batean bermatzea izan da.

Horretarako, hainbat diseinu material desberdin bitartez egiteko beharra azaldu da eta proiektu guztia enpresaren begiradapean eta “Zulaibar Arratiako Lanbide Ikastegia” kolaborazioari esker aurrera eraman da.

Honako baliabide material hauek erabili dira:

    • Solid edge diseinu-softwarea
    • Nx Naxtran elementu finituak kalkulatzeko softwarea
    • 3D inprimagailua

Etorkizunean aipatutako kargarekin ez ezik, beste karga batzuekin ere proiektuak ateratzeko aukerak aipatu dira.

Egindako atazak

Esteka

Lotutako proiektuak

Arlo teknologikoak