- Iraupena: 6 hilabete
- Urtea: 2019
- Parte-hartzaileak: TINOLA2015 S.L. + OTEITZA
- E-commerce, Ostalaritza eta Turismoa
Proiektuaren helburuak
TINOLA2015 SL enpresa arduratzen da Euskal Herriko itsasoak tokiko kulturarekin duen harremana zabaltzeaz, eta oinarri teknologikoak dituzten espazioak sortzen ditu sistema domotikoen bidez.
Horretarako, Oteitza Lizeo Politeknikoarekin jarri da harremanetan, gune berri baten sorrerarako laguntza eskatuz. Getarian jarri duten gune berri honetan, mugimendu simulatzaile baten eta bere inguruko elementuekiko sinkronizazio eta domotizazioa gauzatu behar izan dituzte eta horretan jardun du ikastetxeak.
Bertaratzen diren bezeorek, esperientzia bizi ahal izateko, barku simulatzaile bat gauzatu da; horretarako, egitura higikor bat sortu behar izan da lehenik, 600kg mugitzeko gaitasuna duena hain zuzen ere. Ondoren, motor-erreduktore baten bultzadaz eta biela-manibela transmisio mota erabiliz, mugimendua eman zaio sistema osoari eta domotizatu ahal izateko, 2 detekzio sentsore atxikitu zaizkio. Azkenik, kultur gune guztiarekin sinkronizatu da, hori lortzeko 2 automata eta “raspberry pi” elementua erabili direlarik.
Horrezgain, mugimendu simulatzailearekin batera lan egiten duen mapa bat eta bere argiteria ere garatu dira, guzti hau ere, kultur guneko gainontzeko teknologiarekin integratu delarik.
Lehenik eta behin, indar- eta deformazio-kalkuluak egin dira, elementu finituen araberako analisi baten bidez. Ondoren, elementu bakoitza fabrikatu da eta muntaketa-estrategia egokia pentsatu da 1,2x1m-ko ate batetik sartzeko espazio itxi batean muntatzeko. Hori dela eta, soldadura-lanak Getariako kultura-zentroan bertan egin behar izan dira.
Muntaia guztia egin ondoren, domotizazioa garatu da kultur gune guztia, simulatzailearekin harremanetan ipiniz. Horretarako, kontrol gela deituriko eremu bat sortu da barkutik 10m urrunago ipini dena eta bertan kokatu dira “raspberry pi”, automata eta domotikarako erabili diren elementu guztiak.
Egindako atazak
- Simulatzaileak bete beharreko baldintzak zehaztu dira: abiadura ezberdinak mugimenduen maiztasuna definitu, simulatzaile barruko erabiltzaile kopuru maximoa zehaztu.
- Elementu finituen bidezko kalkuluen bidez materialen erresistentzia eta karga maximoekin deformazio maximoak kalkulatu.
- Egituraren zutabe, euskarriak eta transmisio elementuak definitu eta dimentsionatu dira.
- Elementu guztiak fabrikatu eta bertan muntatu, automatizazioaren programazioarekin batera.
- Sistema guztia bertako domotikarekin integratzeko sentsoreen txertaketa gauzatu da eta elementu guztien arteko sinkronizazioa garatu.
Hau amaituta, simulatzaileari kulturalki dagokion estilismoa ezarri zaio kanpotik, barruko mekanismoa guztiz estali delarik.
Azken fase hau, mantentze lanak eta etorkizunean gerta daitezkeen matxuren konponketak gauzatu ahal izateko moduan gauzatu da.