MUGIKORTASUNA

TRENGINTZA / AUTOMOBILGINTZA / AERONAUTIKA / ONTZIGINTZA-INDUSTRIA

Garraio-elementu batean integratzen diren sistema, osagai etaelementuen ikuspegi orokorra eskaintzen dugu:
Motor berrienen, diesel motorren, gasolinaren eta elektrikoeneraikuntza-ezaugarriak, funtzionamendua eta araudiak.
Xasisak; diseinua, eraikuntzaren ezaugarriak, segurtasun pasiboa etafabrikazioan erabiltzen ari diren materialak.
Ibilgailuen dinamikan esku hartzen duten sistema eta osagai guztienezaugarriak. Transmisio, esekidura, direkzio, balazta eta segurtasunaktiboko sistemak.
TKgune_transporte-icon

Osagai bakoitzaren diseinuak eta fabrikatzeko moduak gainerako sistemekin nola eragiten duen ulertzen laguntzen digun ikuspegia. Horrek laguntzen digu multzo osoaren dinamikan, segurtasunean eta fidagarritasunean zuzenean esku hartzen duten osagai eta elementu kritikoak identifikatzen. Hala, soluzioak eta hobekuntzak eskaini ahal izango dira, bai diseinu prozesuan, bai osagai, multzo eta azpimultzoen produkzio prozesuan.

Irtenbide pertsonalizatuak eskaintzen ditugu, enpresa bakoitzaren behar teknikoei erantzunez. Bai osagaiak fabrikatzen dituzten enpresei, bai saldu osteko zerbitzuaren sektoreko enpresei (ibilgailuen diagnostikoa, mantentze-lanak eta konponketa).

Era berean, ingurumen-araudiak (ordenakoak eta garbiketakoak) erabiltzen eta ezartzen eskarmentu handia dugunez, ikuspuntu objektiboagoa eskainiko dizugu, baita plataforma segurua ere, metodologia berri horiekin lanean hasteko.

Gure zentruetan ditugun ekipamenduak.

Egindako proiektu batzuk garraio sailan

Arlo teknologikoak

Enpresa bat daukazu eta proiektu teknologiko batean kolaboratu nahi duzu?