Munduan zehar LH ikastetxeetan garatutako berrikuntza-proiektuak ezagutarazteko plataforma baliotsua, TKgunekoak barne.
_________________________________________________________________________________
Proiektuaren ideia
– Zer da Arrivet?
–ARRIVET – Applied Research Results in Vocational Education and Training-en World Federation of Colleges and Polytechnics Applied Research Affinity Group-ek (WFCP ARIAG) zuzendutako aldizkaria da.
Lanbide Heziketan egindako ikerketa aplikatuaren emaitzak dokumentatzen eta zabaltzen dituen diziplinarteko nazioarteko argitalpena da.
Enpresen arazo eta erronkak ardatz bezala hartuz, Lanbide Heziketako ikastetxeetan enpresekin garatzen diren berrikuntza proiektuak dira ARRIVETen gai nagusia. Jomugan ditugun berrikuntza proiektuek bi norabidetako helburuak dituzte kasu ia guztietan: batetik Lanbide Heziketako irakasle eta ikasleen gaitasunak handitzea eta bestetik enpresen lehiakortasuna handitzen laguntzea.
ARRIVET 2023ko otsailean jarri da martxan eta mundu osoko lanbide heziketako ikastetxeetako berrikuntza eta ikerketa aplikatuko profesionalen eskuizkribuak argitaratuko ditu, aipatutako esparruan. ARRIVETek argitalpen bat egiten du urtero, dohainik eta formatu elektronikoan.
Lehen alea 2023-ko azaroan argitaratu da eta azpiko estekan dezue irakurgai. Irakurri al izateko erregistratzea eskatzen du: ARRIVET
– Zein da ARRIVET ideiaren jatorria?
– WFCP-eko Applied Research taldeak nazioarteko praktika-komunitatea da. 2020-an Tknikak taldearen lidergoa hartu zuen. Talde kideek beren erakundeek egindako ikerketa aplikatuko proiektuen emaitzak partekatzen dituzte online saioetan.
Canadako, Austraiako, Txinako, Euskal Herriko, Alemaniako eta beste herrialde batzuetako kasuak ezagutu ditugu, baita ikerketa aplikatuarekin eta berrikuntzarekin lotutako praktika eredugarriak ere.
Talde honen baitan sortu zen emaitza hauek argitaratzeko ideia, baita ohartu lanbide heziketan praktika hauek dokumentatzeko ohitura falta zegoela.
Azpitaldeko partaideen artean proposatu zen ideia eta martxan jarri ARRIVET aldizkaria.
Aurre pauso asko eman dira eta jende ugarik parte hartzen du prozesuan, editoreak, artikuluen ikuskatzaileak, idazleak besteren artean.
ARRIVETen web orriko fitxategiak:
Artikuluak argitaratzea
– Nola zabaldu da ARRiVET-en idazteko deialdia?
– WFCPeko azpitaldean zuzenenan parte hartzen duten erakudeek ARRIVETen artikuluak argitaratzeko deialdia zabaldu dute beraien sareen artean.
Lehen zenbakirako deialdiaren zabalkundea xumea izan dala esan daiteke. Euskal Herrian Tknikako arloen bitartez egin da deialdia.
– Gaur egun zenbat ikastetxek eta zeintzuk plazaratu dituzte euren proiektua?
– Ale honetan Euskal Herriko sei artikulu eta beste herrialdeetako hiru argitaratu dira.
Vol. 1 No. 1 (2023) aldizkariaren argitalpenak:
– ARRiVET aldizkariak irakurtzaileak edo jarraitzaileak ditu? Ze motatakoak/arlotakoak?
– Lehen alea azaroan argitaratu danez oraindik goiz da balorazio bat egiteko. Guretzat nagusiki enpresekin berrikuntzan diharduzuen pertsonak dira helburua.
Bigarren maila batean, erakundeetako ordezkariak, enpresa eta enpresa elkartuak, nazio mailako zein nazioarteko politikak erabakitzen dituzten pertsonak, eta antzekoak ere helburu dira, Lanbide Heziketan egiten denaren berri izan dezaten.
– Zein izan da ARRIVETen ibilbidea Tknikan?
– Aipatu bezela ARRIVET-eko lan taldea zabala da eta nazioarteko esparrukoa. Euskal Herrian ardura Tknikako nazioarteko arloko kideena izan da, beste arloetako kideen laguntzarekin
Aldizkariari buruz gehiago jakiteko kontaktatu gurekin admin@arrivet.org
Nola parte hartu?
– ARRiVETn zentro edo ikastetxe batek bere proiektua ezagutzera eman nahiko balu, zeintzuk izango litateke jarraitu beharko lituzkeen pausoak?
– ARRIVETen argitalpen lerroetan adierazten dira artikuluan argitaratzeko baldintza nagusiak, jorra daitezkeen esparruak eta beste jarraibide batzuk. ARRIVETen jasotako artikulu proposamen guztiek berrikuste prozesu bat pasatzen dute irizpideak betetzen direla ziurtatzeko eta ondoren argitaratzen dira.
ARRIVETen helburua Lanbide Heziketako irakasleei hitza ematea da, berrikuntza aplikatuan egiten den lan eskerga azal araztea eta nazioarteko antzeko ekimenen berri izatea. Beraz, ezagutzera emateko hori idatzi eta bidaltzea besterik ez da egin behar!
ARRiVETek bost kategoria aukeratu ditu arreta jartzeko, eta bost kategoria horietatik abiatuta atera nahi ditugu etorkizuneko artikuluak eta gaiak. Ongi etorri artikuluetara hemen:
📂 Ikerketaren emaitzak: Lanbide Heziketako ikastetxeek hasitako proiektuen ikerketa aplikatuaren emaitzak.
📂Ikerketa-praktikak: ikerketa aplikatuko ikuspegiak, emaitza eta printzipioetara daramatenak.
📂Ikerketa testuinguruan: ikerketa aplikatuaren analisia eta emaitzak.
📂Ikerketarako prestakuntza: ikerketa aplikatua eta haren emaitzak prestatzeko jarduerak.
📂Bokazioetarako prestakuntza: “bokaziozko loturarako ikerketa aplikatua/prestakuntza”. Horren barruan sartzen dira pedagogiako ikerketa aplikatua, irakasleen gaitasunaren garapena, ikaskuntzaren garapena eta ikasleen gaitasunaren garapena.