Tolosaldeako koordinatzailearen esperientzia TKgune arloan

Tolosaldea_argazkia 1

 

Andoni Arrarasek, bere lanbide-heziketako zentro integratutik, aktiboki lan egiten du bere inguruko enpresen artean berrikuntza sustatuz. Elkarrizketa honetan TKgune sarearen barruan duten rolean, normalean lan egiten duten proiektu motan eta, azkenik, TKgune programari esker aurkezten zaizkien aukeretan sakonduko dugu.

 

 

Koordinatzailearen rola


 

– Zein da gaur egun Tolosaldea institutuan egiten duzun lana?

Ikastetxeko berrikuntza zuzendaria naiz, eta horretaz gain TKgune arduraduna. Ikastetxetik enpresak bixitatu, TKgune zerbitzuak eskeini  eta suertatu daitezkeen Tkgune proiektuek garapena koordinatzeaz arduratzen naiz.

 

– Zenbat urte daramazkizu Tkgune koordinatzailea bezala?

– 4 urte.

 

– Eta zure lantaldean dituzun lankideak errepikatzen dira edota oso talde desegonkorra da?

Batzuk 4-5 urte eta besteren batek 2 urte daramatzate. Taldea egonkorra izaten saiatzen gara, eta oraingoz betetzen dela esango nuke.

 

– Zergatik hasi  zinen Tkgune / Berrikuntza munduan irakasle izan da?

Galdaragintzako irakasle bezala nengoen eta arlo horrekin zerikusia duten proiektuak garatzen hasi ginen. Ondoren, koordinatzaileari kudeaketan laguntzera pasa nintzen, eta azkenik, koordinatzailea zuzendari izatera pasa zenean nik hartu nuen koordinatzaile ardura.

 

Lankidetza proiektuak


 

– Zein eratako proiektuak egiten hasi zineten?

– Proiektu teknologikoak orokorrean, fabrikazio mekanikokoak orokorrean, mekanika, soldadura eta galdaragintza mundukoak gehienbat.

– Gaur egun / azkeneko 2 edo 3 urteetan eboluzioaren bat ikusi duzu proiektuen inguruan?

– Gure kasuan antzera jarraitzen dugu, baina beste arlo batzuekin zerikusia dutenak ere garatu ditugu; hotz beroarekin zerikusia dutenak, fabrikazio aditiboarekin zerikusia dutenak, …

Kontatu horietako proiekturen bat nola hasi zen, zer egin duzuen eta nola amaitu den

Enpresa batek, fundiziorako ereduak egiten ditu.

Bere bezeroen eta sektorearen araudi berriaren eskakizunei erantzuna emateko 3D eskaner bidezko neurketa metodología ezarri beharra zeukan, eta gure ikastetxeko irakasle bat Tknikako edo sailburuordetzako proiektu batetan horren inguruan lanean zebilen.

Hori dela eta, baliabideak eskuragarri genituenez eta irakaslearen ezagutza aprobetxatuz, enpresari neurketa batzuk egin, teknologia berri hori erakutsi eta formakuntza eman eta lanean izan ditzaketen abantailak eta ziurtapenak eman genizkien.

Ondorioz enpresak ekipamendu hori erosi zuen, eta martxan jarri, guk prozesu osoan zehar laguntza eta jarraipena eman genion. Azkenik, ikastetxean gainontzeko irakasleei teknologia berri honen formakuntza eman zaie eta beste zenbait empresa ere gonbidatu etorkizunean beharra balute jakin dezaten.

 

Proiektu hori egiteagatik enpresarekin duzuen harremana… zer lortu duzuen edota berriro beste proiektu batekin etorri zaizuen edo ez…

– Enpresarekin harremana estua da orain eta ondorioz, Gipuzkoako aldundiak bultzatuta Pertsonen Talentuaren garapenaren inguruko proiektu bat garatzen ari gara enpresarekin.

 

Proiektuan parte hartu duten irakaslegoaren ikuspuntua, sentimenduak, momentuak….(onak /txarrak…zehazgabetasuna….)

– Orokorrean sentsazio onak izan dira, nahiz eta momento jakin batzuetan enpresaen inbertsioa altu xamarra zenez, ezjakintasuna zela eta beldur sentsazioa ere igarri den.

 

– Zein beste proiektutan parte hartu duzue?

– Honako hauek aipa ditzaket:

 

Enpresa honek, bere bezeroek osatzen duten sarearen bitartez, iristen diren ordezko piezak fabrikatu eta zerbitzatzen ditu. Gaur egun, ordezko pieza hauetako batzuetan, bezeroei ematen zaizkien epeak oso luzeak dira egungo fabrikazio teknologia eta teknikak direla eta.

Bestalde, enpresa hau pieza hauen soluzio digitalen garapenerako prozesu batean murgildu da, batez ere 3D inpresio bidezko teknikatan, bezeroei zerbitzu hobeagoa emateko helburuz.

Hori dela eta, orain arte fundiziorako egurrez eginiko modelo edo ereduei alternatiba bat garatzeko prozesuan dabil, fabrikazio aditiboan oinarrituta.

Ezarritako helburu orokorrak honako hauek dira:

1. Metro bateko inguruko neurri esanguratsutara egokitutako fabrikazio aditiboko eredu bat diseinatzea.

2. Fabrikazio aditibo bidez fabrikazioa exekutatzea, plastikozko eredua eginez eta arearekin eginiko molde bat zuzenean eraikiz.

3. Azken piezak eraikitzea modelo eta teknika alternatibo hauek erabiliz.

4. Azken onarpena edo balidazioa egitea bai enpresa barruan eta bai bezeroen aldetik.

Enpresa honek bere ibilbidean zehar merkatu kuota garrantzitsua lortu du, bai estatu mailan eta baita nazioartekoan ere, eskeinitako zerbitzu eta kalitateari esker.

Honi guztiari esker, izen handiko enpresak ditu bezeroen artean, eta hauek kalitate eta baldintza oso estuak eskatzen dituzte.

Enpresa honek paperaren ebaketan eta manipulazioan eskaintza zabala ematen du formatuari dagokionez, paperaren bobina eta inprimatzaile handien arteko prozesua eskainiz, editorialentzat, multikopistentzat, eta nola ez, etxerako erabilpenerako paper enpresentzako.

Bezeroei eskaintzen zaien zerbitzuan hobetzeko eta lehiakortasunean irabazteko asmoz, makinetako batean ardatzen abiaduraren eskuzko kontrola sensore bidezko sistema automatiko batengatik aldatu beharra ikusten da, eta horretarako, Tolosaldea LHIIra jo dute.

Tolosaldea LHIIk, kalkuluak eta simulazioak egin ondoren, makinak orain duen eskuzko sistemaz gain, sensore bidezko abiadura eta paperaren tentsiorako sistema automatizatu bat ezarriko dio makinari.

 

Proiektu honek, txirrinden eta hauen konponenteen garraiorako tresnak egiten dituen enpresa batentzako, txirrinden garraiorako euste-pintza batzuen diseinuan hobekuntza funtzional eta estetikoa egitea du helburu. Elementu hauek txirrindulari lasterketetako ekipoen autoetako garraiorako parrilan ezarriko lirateke. Diseinu honen ondoren, prototipo desberdinak eraikiko lirateke 3D inpresioaren bidez, eta egin beharreko egiaztapen guztiak egin ondoren, nola merkaturatu aztertuko da.

 

TKgune sarean egoteagatik…


 

Tkgunen proiektuetan ikasitakoa adibideren batekin nola transladatu diozuen irakaslegoari edo ikasleei…

Bere garaian CADINOX enpresarekin egin genuena adibidez, enpresarentzako material berezi batzuk soldatzeko parámetro, pautak, … aztertu, proiektua garatu eta enpresari eman zitzaion, ondoren soldadurako beste irakasleei (ikastetxekoak eta kanpokoak) eskeini zitzaien horren inguruko formakuntza eta ikasleekin ere soldadura giro babestuan ikasgaian txertatu dira bertan ikasitako pauta eta parametroak.

 

 

– Amaitzeko, zer esango zenioke Tkgune ezagutzen ez duen lankide bati proiektu bat egiten animatzeko?

– Ikastetxean ezagutza handia dago irakasleen artean, eta ditugun baliabide tekniko eta baliabideei esker, inguruko enpresa txikiei laguntzeko modu bat da.

Gainera, proiektua garatzen den bitartean, irakasleen ezagutza areagotzen da, haien garapen profesionala handituz eta enpresa-munduarekiko harremana estutuz. Horrek, zalantzarik gabe, eragina izango du ikasleengan, proiektua amaitu ondoren egiten den transferentziari esker.

Beraz, enpresak eta ikastetxeak, bai irakasleek bai ikasleek, irabazi egiten dute, nahiz eta batzuetan lan-karga gehigarria izan. Beste ikuspuntu batetik, proiektu hauek erronka interesgarriak eta berritzaileak egiteko aukera ematen dute, baina taldearen artean baloratu ondoren ezin ditugula egin ikusten badugu, beti ezetz esan dezakegu, ez baitago horiek egiteko inolako betebeharrik.

Bestalde, TKgunea ikastetxeen sare bat denez, beti dago aukera proiektu berean hainbat ikastetxe lantzeko, taldean lan eginez, bakoitzak bere ezagutza espezifikoa emanez, edo sareko beste zentro bati proposatuz.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp