TKGune_participantes_mondragon

MONDRAGON GOI ESKOLA POLITEKNIKOA

Robotika eta Automatizazio Industrialaren Arloa

Robotika eta Automatizazio Industrialaren arloak bi jarduera-ardatz nagusi ditu. Ardatzetako bat industriari zerbitzua ematea izango litzateke, eta, horretarako, industria 4.0 delakoaren esparruan lankidetza-proiektuak garatuko lirateke. Proiektu horietan lortutako esperientziarekin, aipatutako bigarren ardatza garatzen duten irakasle-taldea osatzen dugu, gure jakintza-arloko irakaskuntza-jarduerari buruzkoa. Ikusmen artifizialeko, robotikako eta automatizazioko soluzio berritzaileak ikertzea, garatzea eta enpresa-sarera transferitzea du ardatz taldeak. Horretarako, lineak sistema adimendunak ikertzen ditu, seinaleak tratatzeko, ikaskuntza automatikorako eta datuen meatzaritzarako teknikak diseinatuz, garatuz eta aplikatuz, ikusmen-, robotika- eta automatizazio-inguruneetarako. Adibidez, (a) ekoiztutako piezen kalitatea eta trazabilitatea ikuskatzea (“cero -defect manufacturing”erako), (b) sistema robotizatu malguak, moldagarriak eta autonomoak arazo komunak dira talde horrek lantzen dituen proiektuetan.

Taldeak bere Industria 4.0 laborategia du. Laborategi horretan, ikusmen-ekipamendua (kamerak, optikak, laserrak, iluminazioak…), robotika (robot industrialak eta lankidetzakoak), automatizazioa (PLC, HMI, Motion Control segurtasuna eta soluzioak…) eta konputazioa (GPUak dituzten zerbitzariak) daude, eta, horiei esker, irakaskuntza-jarduerak eta proiektuak gara ditzake arestian aipatutako gaietan.

+34 943 794 700