MONDRAGON Korporazioaren barruan kooperatiba-sozietate gisa integratuta, POLITEKNIKA IKASTEGIA TXORIERRI 1979an sortu zen, ingurune sozioekonomikoari kalitate goreneko hezkuntza-eskaintza emateko konpromisoarekin.
Eskola-komunitate osoaren parte-hartze demokratiko eta arduratsuan oinarritutako antolaketa definitzen du gure proiektuak.
Gure profesionalak eguneratze teknologiko eta pedagogikoko prozesu bizi bat garatzen ari dira, bizi garen garaietara egokitutako hezkuntza-eskaintza bat ezartzera bideratua.
Batez ere ingeniariek eta lizentziadunek osatutako plantilla izanik, gai gara gure ekonomiarako sektore produktibo traktoreei arreta emateko: makina-erreminta, trokelgintza, telekomunikazioak, elektronika, eta abar. Horretarako, prestakuntza-ibilbide berritzaileak definitu ditugu, besteak beste, ingurumena, marketina eta antzeko sektoreetako enplegu-sorgune berriak asetzeko.
Txorierritik fabrikazio mekanikoko, diseinu industrialeko, robotikako, ingurumen-aholkularitzako, marketineko eta merkataritza-guneen kudeaketako zerbitzuak eskaintzen ditugu.
Esperientzia dugu honako hauekin lotutako proiektuetan:
- Diseinu industriala.
- Telekomunikazio- eta elektrizitate-instalazioak.
- Fabrikazio mekanikoa.
- Alderantzizko ingeniaritza
- Pieza metaliko eta plastikoen fabrikazioa eta prototipoa.
- Kalitatea, metrologia eta saiakuntzak.