TKGune_participantes_salesianos-urnieta

SALESIARRAK URNIETA

Automatizazioa eta robotika industriala / Elektrizitatea / Mantenua eta mekanika

Urte batzuk lehenago martxan jarri eta 1967an lortu zuen gure ikastetxeak lanbide heziketako ikastetxe baimendua izatea. Ordutik, asko dira gure ikastetxeko ikasgeletatik igaro diren belaunaldiak. Urnieta eta eskualdeko enpresetara langile kualifikatuak bidaltzea izan da betidanik ikastetxearen helburu nagusia, baina ez hori bakarrik: gazteei alor teknikoan prestakuntzarik onena eskaintzeaz gain, heziketa integrala bultzatzea gure izatearen muina izan da betidanik, langile onak ez ezik pertsonak formatzea izanik ezinbesteko baldintza, gizarte hobe bat eraikitzeko bidean.

Lanbide heziketari dagokionez, automatizazioa eta robotika industriala, sistema elektriko eta automatikoak, instalakuntza elektrikoak eta mantentze elektromekanikoa dira ikastetxearen alor nagusiak, grafikagintza saila eta bertako ezagupena bistatik galdu gabe. Inguruko enpresentzat erreferente teknologikoa izatea beti izan da ikastetxearen xede nagusietako bat, eta horrek enpresekin lotura estua izatera eraman gaitu. Ikasleak ziklo amaierako praktikak burutzera eta segidan enpresa horietan lan egitera bidaltzeaz gain, enpresa horiekin proiektu teknologiko puntakoenak bideratu dira azken urteetan, enpresekiko elkarlana beste maila batera igoaz.

Harremana

Gorka Azkarate Torner

+34 943 551 789 / 652 778 036