- Iraupena 2 aste
- Urtea: 2022
- Partaideak: Inmakulada + Asunción Klinika
- Bioteknologia, kimika eta osasuna
Proiektuaren azalpena
Etorkizun hurbilean, tomografia konputerizatuarekin (CT-Computed Tomography), erresonantzia magnetikoarekin edo beste ekipoekin lorturiko diagnosi irudiak, 3D imprimakietara aukera exportatu eta giza tumore edo patologien replika ereduak lortzea izango dela identifikatu da. Mediku espezialistek (erradiologo, zirujau…) ikusten duten behar berri honi erantzuna eman eta baliabideak optimizatuko ditu.
Horretarako, konpetentzia berri batzuk eskuratu beharko dituzte, besteak beste, 3D inprimagailu ekipoen funtzionamendua, inpresio prozedura, erabilera-parametroak zehaztea,software egokien erabilera, ekipo hauen mantenua eta lortutako 3D inpresioen kalitate kontrola bermatzea.
Profilaren aldaketa honekin, ikasleak hobeto prestatuta egongo lirateke, sektoreko bilakaera zientifiko-teknologikoei aurre egiteko, eta beraz, Osasun sektoreak etorkizun hurbilean eskatuko dituen gaitasunak barneratzeko
2022. ikasturtean konkretuki, pazienteen tratamentua optimizatzeko, eta diagnostikoa edo interpretazioa errazteko proposatu dira 3D inprimaketak.
Beraz, Asuncion klinikako traumatologia / kardiologia zerbitzuei begira, hainbat 3D biomodelo prestatu eta egin ditugu, batez ere pazienteen interpretazioa errazteko.
Egindako atazak
- Asuncioneko traumatologia / kardiologiarekin biomodeloak erabakitzea
- 3D inpresioak prestatu-diseinatzea
- 3D inpresioak egitea
- 3D inpresioen aplikazioa traumatologiako / kardiologiako zerbiztuetan
- Egindako proiektuen ebaluazioa