- Iraupena: 16 meses
- Urtea: 2018
- Partaideak: IMH, TUNCALYA, S.L.
- Industria 4.0 eta Fabrikazio Aurreratua
Proiektuaren helburuak:
TUNCALYA, S.L. enpresak grapagailuak eta bulegoko beste osagai batzuk merkaturatzen ditu, 30. hamarkadan definitutako prozesuak erabiliz (1931ko lehen patentea). Nahiz eta prozesu batzuk denborarekin eboluzionatu duten 80ko hamarkadaz geroztik, aldakuntza arina izan da. Proiektu honen ardatza M5 ereduko grapagailuak izan dira, eta horien funtzionamendua baldintzatzen duten osagai kritikoak armazoia, mihia, aurreko txapa eta burua dira. Gaur egun ez dago osagai horien arteko trukagarritasunik, hau da, konbinazioa bakarra da grapagailu bakoitzerako. Proiektu honen bidez, osagai guztien trukagarritasuna bermatu, fabrikazio- eta muntaia-denbora murriztu eta CAD/CAM tresnak ekoizpen-prozesuan integratu nahi izan dira.
Egindako atazak
Hona hemen egindako lan nagusiak:
- M5 grapagailuaren egungo prozesuaren azterketa sakona, mekanizazio txikien eta eskuzko doikuntzen 40 eragiketa ingurutan oinarrituta.
- Hainbat lagin neurtzea, grapagailuen funtzionaltasun egokia eta osagaien trukagarritasuna baldintzatzen duten osagaien fabrikazio-kota kritikoak zehazteko.
- Plano digitalak sortzea; gaur egun 2D plano erabat zaharkituak baino ez zeuden.
- CAM programazioa duten mekanizazio-zentroetan oinarritutako fabrikazio-prozesu berriak definitzea.
- Prototipoak fabrikatzea koten eta perdoien definizio berriarekin, muntaia zehatza eta osagaien trukagarritasuna bermatzeko.
- Proiektuaren balidazioa.
Proiektu hau gauzatuz, grapagailuen prozesua egungo teknologietara egokitzea ahalbidetzen da. Grapagailuen egungo prozesua duela 80 urte diseinatu zen, unean uneko teknologiekin. Prozesu berriarekin eragiketa bateko osagai bakoitza fabrikatu ahal izango da, pieza batetik besterako aldaketak eta denborak minimizatuz.