- Iraupena: 76 ordu
- Urtea: 2024
- Partaideak: Graficas ILBA + Oteitza Eskola Politeknikoa
- Industria 4.0 eta Fabrikazio Aurreratua
Proiektuaren azalpena
Enpresak duen arazoa konpontzeko, paletak kamioietatik deskargatzeko erabiltzen duten transpaleta elektrikoari aldaketa batzuk egitea proposatu da.
Lehenik, beraien aukera 2 palei altzairuzko postizo batzuk jartzea izan da, baina pisu handiagatik ez du guztiz funtzionatzen eta egoera oso arriskutsuak gerta daitezke era honetan.
Arazoa ekiditeko, arrabola batzuk jarri dira transpaletaren palen aurrekaldean irristaduraz paleta mugitu ahal izateko.
Mugimendu hau errazte aldera, paleta tira egin eta segurtasunez eusteko kabrestante bat jartzea erabaki da.
Egindako atazak
- Diseinua eta plangintza zehaztu dira.
- Elementu komertzialen hautaketa eta ondorengo erosketa.
- Muntaiarako elementuen egokitzapena eta fabrikazioa.
- Muntaia elementu komertzialekin batera eta kableatu berria, beharrezko kate portakablearekin.
- Martxan jartzeko frogak enpresako arduradunekin.