- Iraupena: 200 ordu
- Urtea: 2023
- Partaideak: CIFP BIDASOA LHII + Egaña Caucho S.L.
- Industria 4.0 eta Fabrikazio Aurreratua
Proiektuaren deskribapena
Egaña caucho S.L ekoizten dituen SILENTBLOCK motelgailuen fabrikazio prozesuan , transferentziako moldeaketa prozesuan alegia, txapa metalikoan kautxoa sartu ez dedin ziri hariztatuak jartzen dira. Lehen langileek eskuz kentzen zituzten eta gaur egun lan hori modu automatiko batean egiten da.
Aurreko proiektu batean diámetro handiko SILENTBLOCKetako ziriak ateratzeko makina prototipo bat gauzatu zen eta ziriak bi aldeetan egonez gero, lehenengo alde batekoak, eta ondoren beste aldekoak kendu behar ziren.
Proiektu honetan SILENTBLOCK motelgailuetan fabrikazio prozesuan erabiltzen diren hariztatutako bi ziriak batera atera ahal dituen sistema bat garatu da Egaña Caucho S.L enpresa eta CIFP Bidasoa ikastetxearen elkar-lanarekin.
Egindako atazak
- Don Boscok garatutako ideiatik abiatuta diseinua hobetu/optimizatu SolidWorksen.
- Planuak prestatu eta piezak mekanizatu eta ekoiztu fabrikazio aditibo bidez.
- Automataren programazioa eta muntaia pneumatikoa egin.
- Sistema martxan jarri eta sortutako arazoei konponbidea eman.
- Proiektuan sortutako dokumentazioa prestatu.