- Iraupena: 157 ordu
- Urtea: 2025
- Partaideak: BLASENEA E.Z. eta OTEITZA Lizeo Politeknikoa LHIIP
- Industria 4.0 eta Fabrikazio Aurreratua
Proiektuaren azalpena
Proiektu hau langilearen zereginetako bat optimizatu eta ergonomizatzeko beharretik sortu da, hain zuzen ere, lurra jardineretan prentsatzeko prozesutik.
Gaur egun, jarduera hori eskuz egiten da, loreontziak garbitu ondoren. Horrek ahalegin fisiko handia eskatzen du, eta neke metatua eta langilearen balizko lesioak eragin ditzake.
Lehenik eta behin, makinaren diseinuari ekin zaio, erabili beharreko loreontzien ezaugarri geometrikoen aldez aurreko azterketatik abiatuta.
Diseinua garatzeko Solid Edge softwarea erabili da, sistemaren osagaiak fabrikatu aurretik beharrezkoa da beraren sokuntza eta simulazioa, soluzioa balidatu ahal izateko.
Fabrikaziorako baliabideei dagokienez, hainbat ekipo eta erreminta hartu dira kontuan; besteak beste, fresatzeko makina bat eta piezak mekanizatzeko tornu bat, halaber osagaiak fabrikatzeko 3D inprimagailuak ere erabili dira.
Osagaiak fabrikatu ondoren, muntaia-erremintak eta neurketa-ekipoak erabili dira, konjuntoa behar bezala eratua izango dela bermatzeko.
Multzoa enpresan entregatu da, eta enpresak behar bezala baliozkotu du.
Jardinerak betetzeaz eta trinkotzeaz arduratzen den langilearentzat, ergonomia nabarmen hobetu da, eta horrek etorkizunean lesioak saihesteko aukera ematen du.
Bestalde, jardinera bakoitzari eskainitako lan-denbora murriztu egin da, eta horrek produktibitatea hobetu du.
Egindako atazak
- Enpresarekin makinaren ezaugarriak adostu
- Makinaren diseinua
- Fabrikazioa egitea
- Makina zentroan muntatu ondoren, probak egin funtzionamendu egokia bermatzeko
- •Enpresara joan eta azken frogak egin











