- Iraupena: 6 hilabete
- Urtea: 2021
- Parte-hartzaileak: IMH + BRONYMEC
- Industria 4.0 eta Fabrikazio Aurreratua
Proiektuaren helburuak
Egitura arinagoak garatu eta trenbide-sektorean sugarrari eman beharreko erantzuna arautzen duten zenbait araudi betetzen dituzten materialak erabiltzeko beharrari erantzun bat emateko, BRONYMEC enpresak material konposatuak lortzeko prozesu bat diseinatu du, sektoreko pieza multzo jakin batentzat teknologia gehigarriaren bidez fabrikatutako egitura bati erretxina infusionatuz.
Proiektu horren esparruan, eta “asidero” piezaretzat, IMHk piezaren oinarrizko egitura eta kanpoko karkasa diseinatu eta fabrikatu ditu, molde bat eratuz, eta molde horretan erretxina txertatuz.
Hori guztia PA12 materialez egin da HP4200 instalazioan, Multi Jet Fusion teknologiarekin.
Egindako atazak
- Piezaren geometria berria diseinatu aditiba prozesue egokituta, lattice-egituren bidez arintze-teknikak aplikatuz.
- Moldearen kanpoko aldearen diseinua, piezarekiko 2 mm-ko tartea utziz erretxinaz estaltzeko.
- Piezen fabrikazioa eta muntaketa, jarraian injektatzeko.