Caliper Pin erreferentzia fabrikatzeko prozesua birdiseinatzea, prozesua optimizatuz eta produktibitatea handituz

Caliper Pin (edo pintzazko bernoak) automozioko balaztatze-sistema batzuetan dauden finkatze-elementuak dira. Hotzeko forjaketa bidez fabrikatzen dira, eta barruan duten berezko zuloa mekanizazio bidez lortzen da. Proiektu honetan fase hori ezabatzea lortu zen.
Play Video

Proiektuaren helburuak

Proiektuan egindako optimizazioaren ondorioz, fabrikatutako pieza bakoitzerako lehengaia % 18 aurreztu zen, eta, gainera, ondorengo mekanizazioko bigarren mailako eragiketa bat kendu zen, horrek denborari eta mekanizazio-tresnen kontsumoari dagokienez dakarren aurrezpenarekin.

Proiektuaren bazkide bultzatzailea, Temsa, doitasunezko forjaketarako tresnak ekoizten dituen enpresa bat da. Diseinatutako hobekuntzan interesa zuen azken bezero amerikar bat bilatzeaz arduratu zen (Kentucky estatuan), eta horri esker, Miguel Altuna institutuko irakasleek asmatu eta diseinatutako fabrikazio-prozesua praktikara eraman ahal izan zuen.

Prozesua maila teorikoan testatu eta optimizatu zen lehenik, Miguel Altunaren zenbakizko simulazioko software baten bidez, eta, ondoren, Temsak tresneria diseinatu eta fabrikatu zuen garatutako lanaren potentziala eta baliozkotasuna makinaz probatu ahal izateko.

Proiektu hori arrakasta-kasu gisa aurkeztu zen ICFGren (International Cold Forging Group) Plenary Meetingean, Ohion, 2018ko urrian.

Egindako atazak

Play Video

Lotutako proiektuak

Arlo teknologikoak