Ezkerreko ”katigamendu-espekarako” kontrol-tresna diseinatzea eta fabrikatzea

Hezilan enpresak ekoizten duen pieza baten neurriak egokiak diren ala ez egiaztatzeko, kontrol-tresna bat sortzea eskatu digu. Horretarako lehenengo egiaztatu beharreko pieza aztertu behar izan dugu, ondoren kontrol-tresnaren diseinua egin eta bukatzeko produktua ekoiztu.

Proiektuaren azalpena

Hezilan S.Coop-ek, beste batzuen artean, “ezkerreko katigamendu-espeka” deitzen duten pieza ekoizten du. Ekoiztutako pieza hauen neurriak, modu azkar eta erraz batean egokiak diren ala ez balioztatzeko, “kontrol-tresna” bat ekoiztea eskatu digute.

Horretarako egiaztatu beharreko piezaren neurriak eta ezaugarriak aztertu dira, eta berezitasunak eta kontrolatu beharreko parametroak kontuan hartuta, Kontrol-tresnaren aurrediseinu bat egin da.

Ondoren enpresarekin proposatutako aurrediseinua onartu zen eta ekoizpen fasera sartu ginen. Planoak, materialak, erramintak, fabrikazio prozesua etab landu, eta “kontrol-tresna” fabrikatu zen enpresarako teknologi ezberdinak erabiliz.

Egindako atazak

Esteka

Lotutako proiektuak

Arlo teknologikoak