- Iraupena: 9 hilabete
- Urtea: 2019
- Parte-hartzaileak: TOLOSALDEA LHI
- Industria 4.0 eta Fabrikazio Aurreratua
Proiektuaren helburuak
Tolosako industria-enpresa garrantzitsu batek hurrengo proiektua garatzeko eskatu zion Tolosaldea LHIri, galdaketarako modelo bati fabrikazio gehigarriaren bidez soluzio bat garatu eta baliozkotu ahal izateko.
Urtebetean zehar, ordezko irtenbide bat bilatzen lan egin da, fabrikazio gehigarrian oinarritua, altzairuzko piezak galdatzeko eredu baterako, haren diseinurako eta eredua fabrikatzeko hobekien egokitzen den fabrikazio gehigarriko teknologia hautatzeko.
Aldi berean, hareazko moldeak fabrikazio gehigarriaren bidez fabrikatu ditzakeen hornitzaile baten bilaketa egin da.
Esan behar da, une honetan bukatutzat ematen direla teknologia alternatiboak bilatzeko eta identifikatzeko faseak, bai eta fabrikazio gehigarrira egokitutako moldearen eta eredu alternatiboaren diseinu-fasea ere.
2020-2021 ikasturtean, fabrikazio-faseari ekin zaio. Fase horretan, eredua fabrikatuko da, teknologia gehigarria erabiliz.
Egindako atazak
- Egungo arazoaren atariko definizioa eta eskura dagoen informazioa bateratzea.
- Proiektuaren irismena eta erabili beharreko teknologiak zehaztea, bai eta aurkeztutako aurrekontuak baliozkotzea ere.
- Eredu alternatiboa diseinatzea eta baliozkotzea.
- Eredu alternatiboak fabrikatzea, aurreko faseetan definitutako teknologia alternatiboak erabiliz, eta horiek baliozkotzea.
- Piezak fabrikatzea, eredu alternatiboak erabiliz, eta garatutako soluzioa baliozkotzea.