Geometria konplexuko piezen diseinua eta mekanizazioa

Autoen lozagiaren karkasako bolumena handitu asmoz, karkasa eta estalkiaren arteko bereizgailua diseinatu eta ekoiztu duraluminioa erabiliz

Egindako atazak

Eskolako metrologia laborategian, “Mitutoyo BHN-710” koordenatu bidez neurtzeko makinan puntu-hodei metodoa erabiliz eta lozagiaren estalkia eredu hartuz, bereizgailuaren 3D diseinua gauzatzeko erabiliko den planoa sortu. Ondoren, eskolako planifikazio bulegoan, CAM software bidez mekanizazio-programa sortu eta eskolako lantegiko “HERMLE C30-U” 5 ardatzeko makinan duraluminiozko 6 pieza ekoiztu dira.

Ekoiztutako berezigailauak autoaren lozagiaren karkasa eta estalkiaren artean  muntatu dira, bolumena haundituz.

cropped-LOGO-Construcciones-Illunzar
Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Share on linkedin
LinkedIn
Share on whatsapp
WhatsApp

Arlo teknologikoak