- Iraupena: 200 ordu
- Urtea: 2023
- Partaideak: CIFP BIDASOA LHII + CIFP Don Bosco LHII + Egaña Caucho S.L.
- Industria 4.0 eta Fabrikazio Aurreratua
Proiektuaren deskribapena
Egaña caucho S.L ekoizten dituen SILENTBLOCK motelgailuen fabrikazio prozesuan , transferentziako moldeaketa prozesuan alegia, txapa metalikoan kautxoa sartu ez dedin ziri hariztatuak jartzen dira. Lehen langileek eskuz kentzen zituzten eta gaur egun lan hori modu automatiko batean egiten da.
Aurreko proiektu batean diámetro handiko SILENTBLOCKetako ziriak ateratzeko makina prototipo bat gauzatu zen eta ziriak bi aldeetan egonez gero, lehenengo alde batekoak, eta ondoren beste aldekoak kendu behar ziren.
Proiektu honetan, SILENTBLOCK motelgailuetan fabrikazio-prozesuan erabilitako bi galburu hariztatuak batera erauztea ahalbidetzen duen sistema bat garatu da, Egaña Caucho SL enpresaren eta CIFP Don Bosco LHII zentroen lankidetzarekin. Azken horretan, makinaren diseinu-proposamena eta automatizazioa egin ziren, eta CIFP Bidasoa LHIIn piezak fabrikatu eta azken muntaketa egin zen.
Egindako atazak
- Diseinua hobetzea/optimizatzea CAD 3D erabiliz, ekoizpen-sistemaren eta Don Boscok SolidWorksen garatutako ideiaren azterketatik abiatuta.
- Fabrikazio aditiboaren bidez piezak mekanizatu eta ekoizteko planoak prestatzea.
- Beharrezko muntaia pneumatikoa eta PLC automataren programazioa egitea.
- Sistema bateratua martxan jartzea eta sortutako arazoak konpontzea.
- Proiektuan sortutako dokumentazioa prestatu.