- Iraupena: 3 urte
- Urtea: 2021
- Partaideak: Urnieta Salestarrak (Urnieta) eta Lasalle Berrozpe ikastetxea (Andoain) + IZ klinika
- Bioteknologia, kimika eta osasuna
Proiektuaren azalpena
Indar magnetikoak baliatuz tratamendu fisioterapeutikoa gauzatzen duen klinika da IZ.
IZ Biomagnetismoa klinikak ibilbide luzea egin du gorputzeko arazo ezberdinak dituzten pazienteak imanek sorturiko korronteen bidez artatuz. Proiektu hau eskuz egin izan duten tratamendu bat modu automatizatuan egiteko beharretik sortu da. Helburua gorputzeko gaitz horien jatorria ezagutzeko datu bilketa egituratu bat egin eta diagnostikoaren zehaztasuna areagotzea da. |
Egindako atazak
- Arazoaren azterketa eta beharren definizioa
- Egitura mekanikoaren diseinua
- Soluzio automatizatuaren definizioa
- Ekoizpena eta muntaia
- Programazioa
- Martxan jartzea