3D BIOMODELOAK: ELKARRIZKETA Tolosako INMAKULADA Lanbide Ikastolan

23.2 inmakulada_1

3D biomodeloak, organismoen, organoen eta sistema biologikoen tridimensionaletako erreprezentazioak dira. Hauek informazio handia eskaintzen dute ikertzaileei, medikuei eta ingeniaritza biomedikuntzan lan egiten duten profesional guztiei.

Teknologia honekin lotuta, INMAKULADA Tolosako Lanbide Ikastolak edukitako esperientzia elkarrizketa honetan partekatzen da.

 

 

Proiektuaren parte-hartzea eta beharra


 

– Zer pertsonak parte hartu duzue proiektuan?

– Tkgune proiektu honetan Alan Aldasoro eta Andoni Badiolak hartu dugu parte. Alan A. Tkgune taldeko partaide bezala eta Andoni B. taldeko koordinatzaile bezala.

Bien kasuan urte beteko esperentzia daramate Tkgune alorrean.

 

– Proiektu honen sorrera nola izan zen?

– Duela pare bat urte, Proiektu Estatal bat eraman zen aurrera.

Proiektu honetan Diagnosi Irudiko eta medikuntza nuklearreko teknikarien Kurrikuluma berrikusi nahi zen.

Berrikusketa hori aurrera eramateko, Tolosako bi irakasle, Alan Aldasoro eta Amaia Hernandez, Bartzelonara joan ginen eta formakuntza bat jaso genuen proiektua aurrera atera nahian.

Bartzelonan geundela, medikuntza arloan geroz eta erabiliagoak diren Biomodeloen erabilera zertan datzan eta nola burutzen den ikasi genuen.

Bestalde, gure ikastetxeak eta Asuncioneko klinika pribatuak duten erlazio oso estua kontutan izanik, gure arteko proiektu eta elkarlana edo kolaborazioa modu natural batean eman zen.

 

Proiektuen kudeaketa


 

– Nola izan da zuen antolakuntza?

– Ikastetxean, Amaia Hernandez, Garazi Zubeldia, Alan Aldasoro eta Andoni Badiolak hartu dugu parte proiektu honetan.

Lehenik, taldea aktibatu genuen eta proiektuaren helburuak zeintzuk ziren zehaztu genituen Asuncion klinikarekin batera.

Ondoren, helburu horiek betetzeko adierazleak gehitu genizkion eta jarraipenak bilera zein akta bitartez egiten genituen.


– Zer zailtasun/ahulezia/abantaila dakartza proiektu honek?

– Zailtasun handiena 3D BIOMODELOEN proiektua aurrera eramateko hauek behar bezala egiteak daraman zailtasun teknikoa eta denbora izan dira.

Teknologia berria da eta erreferente falta handia dago alor honetan, beraz, ikaste prozesua ez da erraza izan eta asko dago egiteko oraindik.

Bestalde, alde onak ere baditu, ikuspegi detailatu bat ematen digu, medikuntzan planifikazioan hobetzen du eta guztiz pertsonalizatua da.

 

 

Egindako proiektuaren onurak …


 

– Gizarteari lagun diezaioken proiektua izaki, motibazio ardatz nagusitzat izan duzue?

– Gizarteari laguntzea izan da motibazio handienetako bat proiektu hau aurrera eramateko.
Gure ildo nagusiak osasun eta gizartean zentratzen direnez, hauek nolabait gure ekarpenak aportaziorekin egungo gizartean islatu nahi genituen.

 

– Etorkizunera begira jarrita, lan ildo bat markatu lezake proiektu honek? Osasungintzako beste esparruren baten kokatu litekeela uste duzu?

– Horrela sinisten dugu, izan ere proiektu hau lan ildo berrien azterketa eginez sortu zen.

Gero eta Ospital gehiagok dituzte 3D Biomodeloetan espezializatuak diren departamentuak eta guk gure ekarpena egin nahi dugu alor honetan, txikia bada ere.

3D biomodeloak ikerkuntzan beharrezkoak izango direla ikusten dugu, hainbat gaixotasun hobeto ulertarazteko, terapia berriak aurkitu edo gaur egungo tratamendu horiek hobetu ahal izateko.

 

– Zuen zentroko zikloetan jakintza trasferentziarik egon da nolabait beraien egunerokoa hobetze aldera; erronkak hobetu, jakintza,etb.?

– Proiektu hau dela eta gure irakasleak formatzeaz gain, ikasleei ere egin zaie jakintza transferentzia espezifiko bat.

Guk, irakasleok, ikasi ditugun teknika eta prozesuak klasera eraman ditugu.

Gure ikasleak errealitatetik gertu mantetzen saiatzen gara, proiektuetan landutakoa transferituz eta etorkizunean erabiliko dituzten teknologietara hurbil daitezen.

 

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp