TKgune ikastetxeen sareko eskualdeko lankidetza-saioak

20260429_111218
TKgune programaren 25-28 Plan Estrategikoari jarraiki, ikasturtean zehar ikastetxeen arteko harremanak indartzeko eskualde mailako bilerak egin dira, Tknikaren gidaritzapean.
Ekimenaren helburua ikastetxeen arteko sarea sendotzea, elkarlana sustatzea, esperientziak partekatzea eta zailtasunak dituztenei laguntza ematea da.
Guztira 52 ikastetxe eskualdeka antolatu dira, hainbat 5-6 partaide taldetan banatuta, elkarlanerako aukerak eta sinergiak bultzatzeko.

Sareak eskatuta

TKgune programaren 25-28 Plan Estrategikoaren lanketan ikastetxeetako koordinatzaileek egindako eskakizunetako bat eskualde edo bailarako ikastetxeen arteko harremanak eta elkar ezagutza bultzatzea izan zenez, ikasturte honetan zehar eskualde mailako ikastetxeen artean, Tknikako TKgune taldeko kolaboratzaileen gidaritzapean, bizpahiru bilera burutu dira.
Lehen bilerak abenduaren haseran egin ziren eta hurrengo bilera-errondak martxoa, apirila eta maiatza artean gauzatu dira.

Eskualdeko partaideak

TKgune sarea osatzen duten 52 ikastetxeak 11 eskualdetan banatu dira:
      • Bilboaldeko ikastetxeak 4 taldeetan
      • Enkarterri-Meatzaldea
      • Durangaldea-Lea Artibai-Arratia
      • Debagoiena-Gasteiz
      • Debabarrena-Urola Kosta
      • Tolosaldea-Goierri
      • Donostialdea-Bidasoa
      • Donostialdea-Buruntza

Helburuak

Hurbileko zentroen artean dinamika horiek gauzatzeko helburuak honako hauek izan dira:
    • Bailarako TKgune ikastetxeen sarea ezagutu eta harremanak sendotu
    • Elkarlana sustatzea eta zentroen arteko sinergiak sortzea
    • Hasiberri edo zailtasun handienak dituzten ikastetxe eta irakasleek besteengandik ikastea
    • Zentro bakoitzaren arazoak eta zailtasunak elkarbanatzea
    • Eskualdeko Garapen Agentzia edo Behargintzekin kolaborazio aukerak eraikitzea

Ondorioak

Saioetan elkar gehiago ezagutu dugu, esperientzia positiboak partekatu ditugu, lan egiteko modu berriak, agertzen diren zailtasunei buruzko iritzi ezberdinak, azken batean eskualde bakoitzeko koordinatzaileen arteko harremanak estutu ditugu.
Ekimen honen atzeraelikadura positiboa izan dugunez, 2026/27 ikasturteari begira ekimen honekin jarraitzeko ideia dugu hasiera batean.
Eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duten guztiei, eskualdeko saioetan aktiboki parte hartzeagatik.
Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp