- Iraupena: 3 meses
- Urtea: 2023
- Partaideak: Izarraitz + Internacional Physics Center
- Industria 4.0 eta Fabrikazio Aurreratua
Proiektuaren helburuak
Ikerketa lerroa, neutrinoak aurkitzeko dispositibo baten oinarritzen da. Gaur egun erabiltzen den sisteman hobekuntzak egiten jarraitzeko detektore berri batzuen ikerkuntzan dabiltza, eta detektore horiek kalibratzeko, nikel oxidozko esfera bat erabil behar dute eta berau galdaketa bidez lortzen da.
Izarraitz Lanbide Heziketa LHIIk egindako lana, alde batetik galdaketa hau egiteko moldeak (tefloia) mekanizatzea izan da, eta bestalde, molde hauetatik lortutako nikel oxidozko esfera jasotako parametroen arabera mekanizatzea.
Honetaz aparte, molde hauetatik lortuko den esfera honi mekanizazioan akabera onak lortzeko probak egitea izango litzateke eta hau ongi irtenez gero, proiektu ildo berriak sortu daitezke elkalana jarraituz.
Egindako atazak
- Moldeen CAM bidezko programazioa.
- Moldeen mekanizazioa 4 ardatz erabiliz.
- Nikel oxidozko geometria bereziko mekanizazioa garatzeko utilajeen fabrikazioa.
- Nikel oxidozko geometria bereziko mekanizazioa.