- Iraupena: 4 hilabete
- Urtea: 2021
- Partaideak: HARROBIA + AI DO PROJECT
- Digitalizazioa eta konektibitatea
Proiektuaren helburuak
AI DO PROJECT Elkarteak Dantza Estrenaldia online ikusteko aukera emango duen teknologi berritzaile bat behar du, ikuslegoari esperientzia inmersiboa eskeintzen diona.
Ikusleei/erabiltzaileei pieza barrutik esperimentatzeko aukera eskaintzea da helburua, hau da, interpreteek ikuskizuna osatzen duten eszenei buruz dituzten ikuspuntu pribilegiatuez gozatzea.
Horretarako, plataformak ikuskizunaren 7 ikuspegi desberdin aurkeztuko ditu; plano orokor bat, editatutako plano bat eta antzezle bakoitzaren bista/jarraipen bat (5 kasu honetan).
Horrela, ikusleak une oro eta klik bakar batekin erabaki ahal izango du zein ikuspegik jarraitu nahi duen pantaila osoan, gainerako leihoak/ikuspegiak tamaina txikian erreproduzitzen diren bitartean. Bigarren mailako pantailetako ekintza edo perspektibaren batek atentzioa emango balio, ikusleak nahi adina aldiz aldatu ahal izango du begirada batetik bestera
Egindako atazak
- Dantza emanaldia digitalizatzeko baldintza funtzionalak aztertu.
- Irtenbide desberdinak proposatzea teknologia desberdinak erabiliz (errealitate birtuala eta 360 bideogintza adibidez).
- Gailu mugikorretarako, tabletetarako eta weberako irtenbidea sortu 7 kameratan oinarrituta.
- Dantza estrenaldirako frogak egin bezeroarekin.