Aplikazio inmertsibo baten garapena

Dantza emaldi bat birtualki ikustarazteko aplikazioa: Plataforma digital honetan, ikusleak, bere pantailatik, esperientzia murgiltzaile, bakar eta pertsonalizatu batez gozatzen du.

Proiektuaren helburuak

AI DO PROJECT Elkarteak Dantza Estrenaldia online ikusteko aukera emango duen teknologi berritzaile bat behar du,  ikuslegoari esperientzia inmersiboa eskeintzen diona. 

Ikusleei/erabiltzaileei pieza barrutik esperimentatzeko aukera eskaintzea da helburua, hau da, interpreteek ikuskizuna osatzen duten eszenei buruz dituzten ikuspuntu pribilegiatuez gozatzea.

Horretarako, plataformak ikuskizunaren 7 ikuspegi desberdin aurkeztuko ditu; plano orokor bat, editatutako plano bat eta antzezle bakoitzaren bista/jarraipen bat (5 kasu honetan).

Horrela, ikusleak une oro eta klik bakar batekin erabaki ahal izango du zein ikuspegik jarraitu nahi duen pantaila osoan, gainerako leihoak/ikuspegiak tamaina txikian erreproduzitzen diren bitartean. Bigarren mailako pantailetako ekintza edo perspektibaren batek atentzioa emango balio, ikusleak nahi adina aldiz aldatu ahal izango du begirada batetik bestera

Egindako atazak

Esteka

Lotutako proiektuak

Arlo teknologikoak