- 3D animazioaren eta errealitate birtualaren arloan, hobekuntza eta berrikuntza zerbitzuen garapenean ondorengo teknikak baliatzen dira: 3D animazioa, modelaketa, objektuen birtualizazioa pantailan, artxiboen berrikuspena, modelaketaren kodigo eta elkarrekintzak 2D eta 3D formatoetan, errealitate areagotua, mixed-reality, mugimenduen kaptazioa sentsorizazio teknika ezberdinak erabiliz, inguruneen errekonozimendua eta
3D modeloen inprimaketa prozesu osoa. Alor honetan gamifikazio zerbitzuak ere garatzen dira, aholkularitza, kontsultoria eta enpresako egituran egin beharreko ezarpena barnebilduz.
- • Sistema informatiko enpresarialen, multimedia aplikazioen eta web aplikazioen garapenaren arloan eskaintzen diren zerbitzuek honakoak biltzen dituzte: aholkularitza, ezarpenerako hobekuntza proposamenak, biltegiratze sistemak eta komunikazio kudeaketarako tresnak martxan jartzea eta enpresaren konektibitatea edo sare azpiegiturarekin loturiko orotarikoak. Eraberean, software librean oinarrituriko soluzioekin loturik ere eskaintzen ditugu gure zerbitzuak: komunikazio korporatibo plataformak, hodei-informatika, publikazio pertsonalerako sistemak, ikasketarako edukien kudeaketa, sare biltegiratzea, VPN bidezko konektibitate enpresarialerako soluzioak eta Open Source birtualizazioa.
- Enpresaren zibersegurtasun-plan estrategikoa garatzen laguntzen dugu: batetik, segurtasuna tresna aktiboen erabileran, eta, bestetik, forma-kodearen diseinu segurua sistema eta aplikazioetan.