Lurrungailu makina baten kontrola eta mekanizazio zentro baten babesa

Saiakuntza fisikoetarako lurrungailu makina baten kontrola diseinatzea, prototipatzea eta abiaraztea, eta mekanizazio-zentro baten babes-eremua garatzea eta muntatzea.

Proiektuaren azalpena

DIPC – Donostia Internacional Physics Center nazioarteko ikerketa-komunitate oso dinamikoa da, bertako ikertzaileek eta bisitariek osatua. Beste ikerketa-proiektu batzuen artean, Superkonputazio Zentroa du, konputazio kuantikoa barne.

DIPCk garapen-fasean dagoen lurrungailuaren prototipo batekin lotutako bi zeregin agindu dizkigu.

Alde batetik, lurrungailuaren prototipoaren automatizazioa aztertu, diseinatu eta inplementatu da.

Horretarako, lehenik eta behin automatizatu beharreko lurrungailuaren analisia egin da. Analisi horretan oinarrituta, eta bezeroak eskatutako funtzionamendu-zehaztapenen arabera, lurrungailuaren kontrol-sekuentzia definitu da, eta kontrol-sistema osatzen duten elementuak diseinatu eta definitu dira.

Azkenik, kontrol-koadroa muntatu eta programatu da, lehenik eskuz, eta azkenik modu automatikoan.

Bestalde, T-REX SERVO-0609 fresatzeko makinarako segurtasun-itxitura diseinatu, fabrikatu eta muntatu da, eta prototipo horretarako eta beste batzuetarako piezak fabrikatzeko erabiliko da.

Egindako atazak

Esteka

Lotutako proiektuak

Arlo teknologikoak