- Iraupena: 8 hilabete
- Urtea: 2016
- Parte-hartzaileak: Stemtek Therapeutics S.L. + Lasalle Berrozpe
- Bioteknologia, kimika eta osasuna
Proiektuaren helburuak
Zelula ama osasuntsuez eta minbiziaz hornitzen duen enpresa batek kalitate handiagoko produktu bat lortu nahi du, farmazia-laborategiek horien gaineko probak egin ditzaten.
Bere produktua tamaina jakin batzuen artean egotea gustatuko litzaioke, bere ondorengo saiakuntzetarako hoberenak hautatzeko; gainera hauen forma biribilagoa izatea eta inperfekziorik ez izatea gustatuko litzaioke.
Lasalle Berrozpek fluidoekin lan egiteko berariaz diseinatutako galbahe batean datzan ideia bat garatzen du, galbahe honek, errefluxua sortzen duen sifoi sistema bat ere bazuen, erabiltzen ditugun elementuek dituzten propietate fluido mekanikoak, zelulen kasuan gertatzen den bezala, partikula txikiekiko interpolagarriak izango zirelakoan.
Egindako atazak
- Galbahearen lehen zirriborroa asmatu eta sortzea sifoi sistema batekin, fluidoaren elementuen errefluxua sortzeko.
- Balidazio-proba bat egitea bezeroaren aurrean, sistema egiaztatzeko.
- Probaren emaitza aztertzea eta mikroskopioan zelulen tamaina eta forma neurtzea.
- Prozesuaz arduratzen den erreaktorea diseinatzea (LSG polimeroekin) zelulen bizitza bermatzeko, eta iragazki trukagarriekin, zelulen garbiketa eta mantentzea errazten dutenak, bai eta zelulen osasuna ere.