TKgune proiektuak nazioarteko LCAMP kongresuan

26.3 LCAMP_08A

Nazioarteko LCAMP (Learner-Centric Advanced Manufacturing Platform) proiektuaren kontextuan, TKgune programak ere izan du bere txokoa eta ikastetxeetatik garatutako fabrikazio aurreratuko zenbait TKgune elkarlan LCAMP nazioarteko proiektutik bideratzeko aukera izan da.

Ekimen honen azken zatian, apirilaren 22an Gasteizen gauzatu zen LCAMP-eko kongresuan parte hartu da; TKgune nazioarteko proiektuaren zein lan ildotan landu den aztertu, bertako helburu eta lortuta emaitzak ikusi eta EAE mailan egin diren 4 proiektu azaldu direlarik.

Gasteizko Kongresua 2026/04/22

Apirilaren 22an Gasteizen Lanbide Heziketako kongresu topaketa garatu zen LCAMP proiektuaren bueltan eta arratsaldeko ekintzetako bat LCAMP-eko WP4 eta WP7 lan ildoak azaltzea izan zen.

Honela beraz, ordubete tartea eduki zuen “workshop” bat garatu zen honako atalak eduki zituena:

    • WP4 eta WP7 helburuak eta adierazleak zeintzuk diren ikusi

    • WP4 eta WP7an garatutako ekintzak eta emaitzak erakutsi (herrialde guztietakoak)

    • TKgune egitasmoaren azalpena egin (herrialde ezberdinetako jendeari azaltzeko)

    • EAE-n garatutako 14 TKgune proiektuetatik 4 proiekturen azalpena ikastetxe ezberdinetako koordinatzaile eta proiektuko garatzaileen partetik

Eta zer da LCAMP?

LCAMP proiektuaren helburua Manufakturako Bikaintasun Profesional Aurreratuko Eskualde Zentroei (CoVE, Centres of Vocational Excellence) laguntzea eta gaitzea da, erresilienteagoak izan daitezen eta hobeto prestatuta egon daitezen ikasle gazteak eta helduak prestatzeko, hobetzeko eta birziklatzeko, trantsizio digital eta berdeei arrakastaz aurre egin diezaieten.

Erasmus+ Europako deialdiaren barruan dago. Bertan, Europako hainbat herrialdetako eta EAEko Lanbide Heziketako ikastetxe eta erakundeek parte hartzen dute.

Partaideak

LCAMP partzuergoa 10 herrialdetako eskubide osoko 19 bazkidek osatzen dute; horietatik 9 hezkuntza-erakundeak dira, 7 industria-enpresak eta 4 lanbide-heziketako eta industria-heziketako elkarteak. Partzuergoak 61 bazkide elkarturen babesa ere badu.

Euskadiko parte-hartzaile nagusiak Tknika eta Miguel Altuna izan dira, eta kanpoko eragilea AFM (Makinen Fabrikatzaileen Elkartea) klusterra izan da.

Lan ildoak

Proiektua hainbat lan-paketetan banatuta dago (WP – Work Package), eta WP4 eta WP7 paketeak bat datoz zuzenean Tknikaren TKgune programaren helburuekin.

Lan-ildo horien helburua enpresekin lankidetzan aritzea eta berrikuntza teknologikoa fabrikazio aurreratuaren testuinguruan txertatzen laguntzea izan da:

WP4: Fabrikazio aurreratuko enpresekin lankidetzan berrikuntza aplikatuko proiektuak garatzea, LCAMP aliantzako zentroen eta eragileen bitartez.

WP7: LHren eta enpresa txiki eta ertainen arteko lotura. Batez ere ADMA metodologia europarra erabili da enpresak diagnostikatzeko eta beharrak detektatzeko.

LCAMP proiektuaren ordu-ekarpenari esker, EAEko 15 ikastetxek TKgune fabrikazio aurreratuko proiektu berritzaileak garatu dituzte Euskadiko enpresa txiki eta ertainentzat, LCAMP proiektuaren filosofiarekin bat datozenak.

Estekak

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp